XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAPARRADEA.

XIII EUSKALZALE YAZEKOA.

Peru Barreti ta ni antziñatiko lagunak gara.

Ta alkar ikusten dogun bakotxean, txera andiak egiten deutsaguz alkarreri.

Lengo egun baten Bilboko Goyenkalen ikusi neban Peru ori, ta ikusi ta beingoan, Peru dok buruari esanda, beraganantz yoan nintzan.

Berak bere arin ezagutu ninduan neu, ta neugana oñak zuzendu ta lau trankutan eldu yatan; ta esku eskoya luze luze imiñita, neu beragana elduteko leku barik, asi yatan: - ¿Bizi az?... Ekak bosteko ori.

- Iri bosteko bat ezeze, amaseiko bat be emongo neuskik, euki egin bear emoteko ze.

Barreka-barreka, gogotik estutu genduzan geure eskuak; eskua estuago, biotza zabalago biori egiten yakula.

- ¡Gizona!... Il azala ta egon nok.

Aspaldion eu ikusi barik....